XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Joanes printzearen oihuak hiruzpalau erantzun bakarrik jaso zituen.

Gero Robin Hoodek esan zituen hitz haiek eta orduan bai erantzun zutela gehienek.

Eztarri guztietatik irten zen Gora Rikardo lehoi bihotz! indartsu bat.

Rikardo errege eseri eta Robini hurbiltzeko esan zion.

Joanes printzea asko haserretu zen eta gauzak, bere modura, esplikatzen hasi zen.

- Gizon hau legeen kontra altxatu zen eta legez kanpo jarri behar izan dugu.

Lehoi bihotzek harriturik begiratu zion bere anaiari.

- Zein legez mintzatzen zara? Denak mozturik geratu ziren.

Ordura arte gobernariek inongo legerik gabe gobernatu zuten.

Bakoitzak gogoak ematen ziona egiten zuen.

Horregatik ez zen harritzekoa erregeri erantzun bat ematen ez jakitea.

Rikardo lehoi bihotzek ere bazekien hori eta bere anaiari ez zion kasorik egin.

Bera kanpoan egon zen bitartean, Inglaterrari kalte handia egin zion.

Belaunikatzeko agindu zion Robin Hoodi.

Ezpata altxatu eta honela mintzatu zen: (...).